Etiketak

24 nov 2011

Arroza kuba erara

Osagaiak:
  1. Pertsonako 1/2 baso arroz.
  2. Pertsonako ur baso bat.
  3. Pertsonako arrautz bat.
  4. Oliba olioa.
  5. Baratxuri ale bat.
  6. Perrexila.
  7. Tomate frijitua.
  8. Gatza
Mmmm... oso goxoa!
  1. Lapiko batean bota behar duzun ura, baratxuri alea, perrexil apur bat, olio pixka bat eta gatza.
  2. Irakiten hasten denean, arroza botatzen dugu eta 15 minutu uzten ditugu. Tarteka irabiatu egiten dugu, ez pilatzeko.
  3. Arroza ez da gelditu behar ez gogorra ezta oso pastosoa.
  4. Arroza egin eta gero, atera eta ura pixkanaka kentzen diogu.
  5. Arrautza frijituak prestatu.
  6. Arroza, arrautzak eta tomatea bateratu eta mahaira!

Txokolate irabiatua

Osagaiak:

  1.  Txokolatezko izozki 6 goialarakada
  2. Kakao hauts 4 goilarakada
  3. 300ml esne
  4. Azukrea
Azkar egingo dugu hau!
  1. Izozkia, kakaoa eta esnea batidoran jarri.
  2. Ondo nahastu.
  3. Probatu eta gozoagoa nahi badugu azukrea bota.
  4. Mahairatu baino lehenago minutu batzuk hozkaiulan eduki.
  5. Ateratakoan kakao hauts pixka bat bota bakoitzean.

17 nov 2011

Patatak errioxa erara

Osagaiak:

  1. 1kg patata
  2. 3 txoixo
  3. 2 baratxuri ale
  4. 1/2 piper gorri
  5. 1/2 piper berde
  6. Erramu hosto bat
  7. Piperrautsa
  8. Olioa
  9. Gatza
  10. Tipula 1
Goazen baa!
  1. Piperra zati txikietan zatitu eta txoixue xafletan.
  2. Lapiko batean olio pixka bat jarri.
  3. Tipula eta baratxuria txiki-txiki egin eta erramuarekin batera bota lapikora.
  4. Buelta pare bat eman eta piperra eta txoixue gehitu.
  5. Pixka bat uzten dugu dena biguna ikusi arte.
  6. Pipermin goilarakada bat gehitu, mugitu eta ura bota.
  7. Gatza bota eta irakiten 30 minutu uzten dugu.
  8. Bitartean patatei azala kendu eta zatitu egiten ditugu.
  9. Eta amaieran botatzen ditugu.
  10. Patatak prest daudenean jatera!

14 nov 2011

Creps

Osagaiak:
  1. 150g hirin
  2. 4 arrautz
  3. 1/8 litro esne
  4. Gurina
  5. Azukrea
Goazen prestatzera!!!!
  1. Ontzi batean bota hirina.
  2. Pixkanaka gehitu esnea, arrautzak eta azukrea, batidorarekin nahasten dugun bitartean.
  3. 20 minutu uzten dugu jalkitzen.
  4. Zartai ertain bat gurinez igurtzi.
  5. Zartai hori su ertainean berotzen utzi.
  6. Masatik zati bat bota zartai guztia hartzen duelarik.
  7. Alde bat xigortzen denean, buelta eman eta bestea xigortu.
  8. Egiten dugun crep bakoitzeko berriro bota behar zaio gurina zartaiari.
  9. Amaieran, bota nahi baduzu txokolatea, nata edo mermelada.

7 nov 2011

Arroza txampiñoiekin (4 pertsonentzat)

Osagaiak:

  1. 300g arroza
  2. 200g txampiñoi
  3. 200ml  haragi salda
  4. 2 baratxuri ale
  5. Tipula 1
  6. Perrexila
  7. Gatza 
Goazen prestatzera!
  1. Lehenengo, bota behar duzun arroz baso bakoitzeko bota bi urezko lapiko batean irakiten, gatz apur batekin.
  2. Urak irakiten duenean, bota arroza eta egosi, ontzian jartzen duen denbora. Eragin noizean behin.
  3. Tipula fin-fin moztu eta zartagin ertain batean bota.
  4. Bitartean, txampiñoiak eta baratxuria mozten dugu.
  5. Tipula biguna jartzen denean, txampiñoiak eta baratxuria gehitzen diogu. Pare bat minutu.
  6. Hau bukatutakoan, dena bota lapiko batera arrozarekin eta haragi saldarekin batera.
  7. Pare bat minutu su baxura eduki, perrexil apur bat bota eta jatera!!!!!

Nire aurkezpena

Kaixo, ni Alen Esteibar naiz eta Joxe Maria Iparragirreko 3.DBH mailako ikasle bat naiz. Aurten informatikan blog bat egitea bidali digute eta nik sukaldaritzaz egitea otu zait. Errezeta bat idatziko dut astelehen eta ostegun guztietan.