Etiketak

17 nov 2011

Patatak errioxa erara

Osagaiak:

  1. 1kg patata
  2. 3 txoixo
  3. 2 baratxuri ale
  4. 1/2 piper gorri
  5. 1/2 piper berde
  6. Erramu hosto bat
  7. Piperrautsa
  8. Olioa
  9. Gatza
  10. Tipula 1
Goazen baa!
  1. Piperra zati txikietan zatitu eta txoixue xafletan.
  2. Lapiko batean olio pixka bat jarri.
  3. Tipula eta baratxuria txiki-txiki egin eta erramuarekin batera bota lapikora.
  4. Buelta pare bat eman eta piperra eta txoixue gehitu.
  5. Pixka bat uzten dugu dena biguna ikusi arte.
  6. Pipermin goilarakada bat gehitu, mugitu eta ura bota.
  7. Gatza bota eta irakiten 30 minutu uzten dugu.
  8. Bitartean patatei azala kendu eta zatitu egiten ditugu.
  9. Eta amaieran botatzen ditugu.
  10. Patatak prest daudenean jatera!

2 comentarios: