Etiketak

7 nov 2011

Arroza txampiñoiekin (4 pertsonentzat)

Osagaiak:

  1. 300g arroza
  2. 200g txampiñoi
  3. 200ml  haragi salda
  4. 2 baratxuri ale
  5. Tipula 1
  6. Perrexila
  7. Gatza 
Goazen prestatzera!
  1. Lehenengo, bota behar duzun arroz baso bakoitzeko bota bi urezko lapiko batean irakiten, gatz apur batekin.
  2. Urak irakiten duenean, bota arroza eta egosi, ontzian jartzen duen denbora. Eragin noizean behin.
  3. Tipula fin-fin moztu eta zartagin ertain batean bota.
  4. Bitartean, txampiñoiak eta baratxuria mozten dugu.
  5. Tipula biguna jartzen denean, txampiñoiak eta baratxuria gehitzen diogu. Pare bat minutu.
  6. Hau bukatutakoan, dena bota lapiko batera arrozarekin eta haragi saldarekin batera.
  7. Pare bat minutu su baxura eduki, perrexil apur bat bota eta jatera!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario