Etiketak

23 ene 2012

Pastazko ensalada

Osagaiak:
  • 350g pasta
  • 200g jamon york takitoetan
  • 150g gazta
  • Pepino 1
  • Errefauak
  • Arto gozoa
  • Yogurt bat
  • Mahonesa
  • Ozpina
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa:
  1. Ur gazi irakinetan bota pasta.
  2. Paketean jartzen duen denboran eduki eta gero atera eta ura kendu.
  3. Jamon yorka moztu.
  4. Gazta zatitu, eta errefauak garbitu eta rodajatan mozten ditugu.
  5. Pepinoa zati txikietan mozten dugu.
  6. 3 goilarakada mahonesa 3 goilarakada yogurtekin nahasten dugu.
  7. Gatza, pimienta eta olioa botatzen diogu.
  8. Salsa, pasta, artoa, gazta eta urdaiazpikoa bateratzen ditugu eta listo! 

19 ene 2012

Albondigak txampiñoiekin

Osagaiak:

  • 250g txerri haragi txikitua
  • 250g txekor haragi txikitua
  • Urdaiazpiko lontxa txikitu bat
  • 2 arrautza
  • Tomate frijitu basokada bat
  • Ardo txuri basokada bat
  • Tipula bat
  • 500g txampiñoi
  • 15g ogi mamia esnean bustita
  • Hirina
  • Pipermina
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa:
  1. Txekor haragia txerriarenarekin, arrrautzekin, gatzarekin, piperminarekin, eta ogi mamiarekin nahastu.
  2. Amasatu egiten dugu eta ping-pong pelota baten tamainako pelotak egiten ditugu.
  3. Albondigak hirinetik pasatzen ditugu.
  4. Oliodun zartai batean frijitzen ditugu
  5. Kazuela batean tipula txikituta frijitzen dugu, eta gero tomatea gehitzen dugu.
  6. Pixka bat mugitzen dugu eta albondigak sartzen ditugu.
  7. Txampiñoiak zatituta eta garbituta botatzen ditugu. Ardoa ere gehitzen dugu.
  8. Su txikira uzten dugu 30 minutu edo.

Kalabazin frijituak

Osagaiak:

  • 500g kalabazin
  • Limoi zumoa
  • Ozpina
  • Bi baratxuri ale
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa:
  1. Kalabazina moztu eta garbitu.
  2. Baratxuria txiki-txiki egin.
  3. Zartai ertain batean olioa berotu.
  4. Eta kalabazinak pixka bat frijitu.
  5. Baratxuria gehitu eta 5 minutu gehiago frijitu.
  6. Gero zumo eta ozpin goilarakada bana gehitu eta jatera!

16 ene 2012

Eskalopea arrauztatua

Osagaiak:

  • 2 eskalope
  • 2 goilarakada ogi railatu
  • Arrautza 1
  • Esne-gain likido goilarakada bat
  • 40g gurin
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa:
  1. Arrautza natarekin eta gatz pixka batekin irabiatu.
  2. Eskalopeak han busti eta gero ogi rallatuz estali.
  3. Zartagi batean gurina jartzen dugu.
  4. Beroa dagoenean eskalopeak frijitzen ditugu.
  5. Zartagian gelditu den salsarekin plateretara!

Turroiezko Irabiatua

Osagaiak:

  • 750g turroi biguna
  • 750ml esne
  • 50g azukre
  • 20g kanela
  • Esne-gaina
Prestaketa:
  1. Turroia zati txikietan moztu eta azukrea eta esne-gainarekin batera batidora basora botatzen dugu.
  2. 5 minutuz irabiatzen dugu. Beharrezkoa bada azukre gehiago bota ahal da.
  3. Basoetan bota eta esne-gainarekin eta kanelarekin dekoratu.

12 ene 2012

Magdalenak

Osagaiak:
  • 250gr irin
  • 250gr azukre
  • 75ml eguzkilore olioa
  • 125ml esne-gain
  • Royal lebadura sobre bat
  • Limoi 1 rallatuta
  • Arrautzak
Prestaketa:
  1. Ontzi batean arrautzak nahastu eta pixkanaka azukrea gehitu.
  2. Nahasten jarraitu, eta pixkanaka-pixkanaka irina, olioa,esnegaina, limoia eta lebadura gehitu.
  3. Ondo nahastuta dagoenean, gutxi gora behera 10 minutu uzten dugu atseden hartzen.
  4. Molde bakoitza erdiraino betetzen dugu.
  5. Labea 180º-ra dagoenean, azukre pixka bat bota eta 20 bat minutu uzten ditugu barruan.
  6. Lehenengo beroa behean bakarrik jartzen dugu, 12 minututuz.
  7. Gero, behean eta goian jartzen dugu, beste 8-10 minutuz.
  8. Ez ireki labea 20 minutu pasa arte, bestela arazoak izango dituzu igotzeko.
  9. Eta gosari ona izan!

9 ene 2012

Angulak Euskal erara

Osagaiak:

  • 600g angula
  • 4 baratxuri ale
  • Olioa
  • Gindilla bat
  • Gatza
Goazen prestatzera!

  1. 2 litro ur irakiten jarri eta angulak bota.
  2. Ura kendu eta ur garbitan sartu.
  3. Ondoren banakako platertxoetan olioa bota eta sutan jarri.
  4. Olioa berotu bitartean baratxuria zatitu.
  5. Zatitutakoan oliotara bota.
  6. Gindilla pixka bat gehitu eta angulak bota.
  7. Eta jatera!