Etiketak

19 ene 2012

Albondigak txampiñoiekin

Osagaiak:

  • 250g txerri haragi txikitua
  • 250g txekor haragi txikitua
  • Urdaiazpiko lontxa txikitu bat
  • 2 arrautza
  • Tomate frijitu basokada bat
  • Ardo txuri basokada bat
  • Tipula bat
  • 500g txampiñoi
  • 15g ogi mamia esnean bustita
  • Hirina
  • Pipermina
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa:
  1. Txekor haragia txerriarenarekin, arrrautzekin, gatzarekin, piperminarekin, eta ogi mamiarekin nahastu.
  2. Amasatu egiten dugu eta ping-pong pelota baten tamainako pelotak egiten ditugu.
  3. Albondigak hirinetik pasatzen ditugu.
  4. Oliodun zartai batean frijitzen ditugu
  5. Kazuela batean tipula txikituta frijitzen dugu, eta gero tomatea gehitzen dugu.
  6. Pixka bat mugitzen dugu eta albondigak sartzen ditugu.
  7. Txampiñoiak zatituta eta garbituta botatzen ditugu. Ardoa ere gehitzen dugu.
  8. Su txikira uzten dugu 30 minutu edo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario